MUSIKA ETA INTERNET

IKASTAROKO EDUKIAK: Bogaren kudeaketa, argazkiak, bideoak, audioak, aurkezpenak, glogsterrak eta wixak.

2013/06/08

OHARRA

Kaixo: Ikusten dut martxan jarri zaretela. Zuetako batzuk lehendik  baduzue esperientzia blogekin, eta hainbat proposamen alferrikakoak izango dira seguruenik, lehendik bazenekitelako. Zuen kasuan, espero dut zerbait berririk deskubritu dezazuen, hain dira zabalak aukerak...
Ni  guztion galderei erantzuten saiatuko naiz ikastaroan zehar.

Bi gauzatxo eskatu nahi nizkizueke, batetik BIDEOTUTORIALA ikus dezazuela, argi ez badago azalduta zerbait, ongi adierazten lortu ez dudalako izan daiteke, eta hori informazio garrantzitsua da niretzat. Bestetik, zuen blogen helbideak bidaltzen badituzue, nahiz eduki gutxi izan oraindik, errazago egingo zait zuen galdera, arazo eta iradokizunei erantzutea.

Zuetako baten galderari erantzunaz, Blog batean Post (Sarrera) berriak beti goian azaltzen dira eta zaharrak behera doaz.
Sarrerak ordenatzeko bi aukera:
-ORRI bat sortu eta edukiontzi bezala erabili (Partiturak, 6.maila, bideoak...) sarreran sartutakoa berriro hor kopiatuz.( Ikastaroko blogean NAGUSIA, ARGAZKIAK,BIDEOAK, TESTUAK...
-ETIKETAK jarri sarrerei. Etiketa hori jarzen duzun bakoitzean sarrera guztiak hor pilatuko zaizkizu. Etiketa horiek blogaren alboetan ager daitezke, baina horretarako diseinuan sartu eta gehitu gagdeta aukeratu. Horko aukera guztien artean badago bat ETIKETAK izenekoa eta hori aukeratu behar duzu
( Ikastaroko blogean AURKEZPENA, BLOGAREN BARNEAN, OHARRA. Ikusi bideotutoriala).

Aurkezpenean aipatu dizuedan bezala, IKASBLOGETIK BLOGGERRERA  pasatzeak (duela bi asteko albistea niretzat), BIDEOTUTORIAL batzuk berritzera behartu nau. Kasuren batean ohartuko zarete, blogaren barnea ez dela BLOGGERRENA, baina azken finean blog guztiek berdin funtzionatzen dute.

Lasai galdetu edozein zalantz izanez gero forotik, helbide elektronikotik edota blogeko sarreran IRUZKIN bat bidaliz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina