MUSIKA ETA INTERNET

IKASTAROKO EDUKIAK: Bogaren kudeaketa, argazkiak, bideoak, audioak, aurkezpenak, glogsterrak eta wixak.

2013/06/04

IKASTAROAREN HASIERA

Ongietorriak ikastaro honetara. Antton Jauregi naiz, Egape ikastolako musika irakaslea.
2009. ikasturtean Marizulo izeneko musika
gelako bloga jarri nuen martxan eta nire “Blogari”esperientzia erakusten saiatuko naiz.
( Tamalez IKASBLOG plataforma ez dabil ondo eta eskuinaldeko atalak ezin dira ikusi.
Esan bezala laster itxiko dute)

Bloga sortzea berez bi minutuko lana izanik, hau elikatzea da berez lana
suposatzen duena. Baina ez larritu, interneten badira errekurtso pilo bat, eta guk ere
piskanaka sortzen baditugu, guztion artean gure jarduna aberasten joango gara. Hori da
xedeetako bat, daukagun materiala partekatu eta elkarren aportazioekin aberasten joatea.

Beste xedeetako bat ikasleei irekitzen diegun “leiho berria” da, gelako jarduna
inoiz ez bezala sendotzen lagunduko diguna argazki, entzunaldi, ariketa desberdin, bideo
eta beste hainbat baliabideri esker.
Gaurtik hasi eta bi astetan zehar zuen bloga sortu eta kudeatuko duzue. BIDEOTUTORIALEN
bitartez ikasiko dituzue gure ustez interesgarriak diren hainbat baliabide.
Baliagarria izango zaizuela espero dugu.
Bihar ikastaroaren plangintza luzatuko dizuegu.
Hemen duzue lehenengo lantxoa. Irakur ezazue aurkezpena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina