MUSIKA ETA INTERNET

IKASTAROKO EDUKIAK: Bogaren kudeaketa, argazkiak, bideoak, audioak, aurkezpenak, glogsterrak eta wixak.

2013/06/20

EZ ADIORIK

Beno, amaitu da ikastaroa. Ikastaro batean izena ematen dugunean, batzuetan gure aurrikuspenak eta landutakoa ez dira bat etortzen. Espero genuena ez da jasotakoa, edota gure beharrei ez die erantzun. Niri hau behin baino gehiagotan gertatu zait, baina pentsatzen dut beti ikasten duzula baliagarria izan dakizuken zerbait. Zuen kasuan gutxienez hala izan dadin espero dut.
Zuetako asko bezala musika irakaslea naizenez, badakit bestalde leporaino ibiltzen garela garai honetan eta ez dela erreza izaten denbora aurkitzea gauzak nahi ditugun bezala egiteko. Nire aholkua blogarekin jarrai dezazuela da, ez utzi zeren eta badakizue zer gertatzen den bestela...nola zan hau?Hala ere, bloga mantenduko dudanez, bideotutorialak ere ikusgai izango dituzue.
Ikusi duzuenez, hainbat gauza sor ditzakegun arren, internet baliabidez josia dago eta ez du denbora askorik eskatzen horiek erabiltzeak. Nire kasuan, zuek sortutako blogetan aurrerago erabili ditzakedan ideiak hartu ditut.
ANIMO ETA SEGI BLOGAREKIN.
Zerbaiten beharrik izanez gero, hona nire helbidea.
anttonjauregi@gmail.com

OHARRA
AURREZ AURREKOAN ESAN NIZUEN HAINBAT GAUZA BIDALIKO NIZKIZUELA.

-INSTRUMENTUENA DROPBOXEZ-Jada bidali dizuet. Jakin nahiko nuke ahal balitz ea funtzionatzen dizuen.
-KARAFUNEKO ARTXIBO BATZUK BIDALIKO DIZKIZUET.
-DVDak ripeatzeko BIDEOTUTORIALA.
Blogean eskegiko dizkizuet eta hilabete batez ikusgai izango duzue.

Besterik ez naiz oroitzen. Gogoan baduzue, esaidazue mesedez.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina