Ikasturte amaieran BEATLES taldeari buruzko emanaldia prestatu genuen 6. Mailakoek.
MUSIKA ETA INTERNET
IKASTAROKO EDUKIAK: Bogaren kudeaketa, argazkiak, bideoak, audioak, aurkezpenak, glogsterrak eta wixak.
2013/06/21
BAND IN A BOX
Aipatu nizuen nik karaokeen musikak BAND IN A BOXEN bitartez egiten nituela. Horra bideotutoriala.
DISEINUA
Ez dakit zergaitik nire diseinua hankazgora geratu da nire blog guztietan. Badaezpada ez dut ezer aldatuko. Momentuko gauza izan daiteke.
2013/06/20
WIXA BLOGEAN
KARAFUN
Dropbox bitartez konpartitu ditut zuekin hainbat karaoke. Sar zaitezte http://www.karafun.es/ orrian, jaitsi eta istalatu programa(Dohakoa)
Artxiboak irekitzeko klik bikoitza. Frogak egin eta ikusiko duzue abiadura eta tonua alda ditzakezuela.

EZ ADIORIK
Beno, amaitu da ikastaroa. Ikastaro batean izena ematen dugunean, batzuetan gure aurrikuspenak eta landutakoa ez dira bat etortzen. Espero genuena ez da jasotakoa, edota gure beharrei ez die erantzun. Niri hau behin baino gehiagotan gertatu zait, baina pentsatzen dut beti ikasten duzula baliagarria izan dakizuken zerbait. Zuen kasuan gutxienez hala izan dadin espero dut.
Zuetako asko bezala musika irakaslea naizenez, badakit bestalde leporaino ibiltzen garela garai honetan eta ez dela erreza izaten denbora aurkitzea gauzak nahi ditugun bezala egiteko. Nire aholkua blogarekin jarrai dezazuela da, ez utzi zeren eta badakizue zer gertatzen den bestela...nola zan hau?Hala ere, bloga mantenduko dudanez, bideotutorialak ere ikusgai izango dituzue.
Ikusi duzuenez, hainbat gauza sor ditzakegun arren, internet baliabidez josia dago eta ez du denbora askorik eskatzen horiek erabiltzeak. Nire kasuan, zuek sortutako blogetan aurrerago erabili ditzakedan ideiak hartu ditut.
ANIMO ETA SEGI BLOGAREKIN.
Zerbaiten beharrik izanez gero, hona nire helbidea.
anttonjauregi@gmail.com
OHARRA
AURREZ AURREKOAN ESAN NIZUEN HAINBAT GAUZA BIDALIKO NIZKIZUELA.
-INSTRUMENTUENA DROPBOXEZ-Jada bidali dizuet. Jakin nahiko nuke ahal balitz ea funtzionatzen dizuen.
-KARAFUNEKO ARTXIBO BATZUK BIDALIKO DIZKIZUET.
-DVDak ripeatzeko BIDEOTUTORIALA.
Blogean eskegiko dizkizuet eta hilabete batez ikusgai izango duzue.
Besterik ez naiz oroitzen. Gogoan baduzue, esaidazue mesedez.

ERREKURTSOAK INTERNETEN
Beno, ikastaroa amaitzera doa. Nik animatu nahi zaituztet internetetik gauzak hartzeaz gain sortzera ere. Horrela piskanaka elkar elikatuko gara, are eta gehiago euskarazko materialak ugaltzen ari badira ere, oraindik urratu beharreko bidea geratzen zaigula kontutan izanik.
Zerbait hartzen dugunean, iturria aipatzea ere gutxieneko eginbeharra iruditzen zait.
Zuen blogak elikatzeko hiru helbide interesgarri eransten dizkizuet: AGREGA BILATZAILEA , MARIAJESUS CAMINORENA , eta AULADEMUSICA
INTERSGARRIA LITZATEKE ZUEK ERE BESTEOI HELBIDE INTERESGARRIAK ERAKUSTEA

2013/06/17
INSTRUMENTUEN KARPETA
SOUNDCLOUD
DROPBOX erabiltzea gomendatzen dizuet pisu handiko artxiboak konpartitzeko. Halere, audioa sartzen saiatu naiz bideotutorialak dioen moduan, baina badirudi bloggerrekin ez duela funtzionatzen..
SOUNDCLOUD aholkatzen dizuet. Harpidetu, igo UPLOAD eginez, eta kodea emango digu. Guk "Widget code" kopiatuko dugu eta HTML moduan itsatsi.

2013/06/15
DROPBOX
Kaixo: Ostegunean aipatu genuen bezala, ez larritu bideotutorialengatik. Erabili gustoko dituzuen proposamenak. Hori bai, ikastaroan gai izateko sortu ezazue bloga(Bidali lehenbaitlehen norbaitek jada bidali ez badu) eta itsatsi argazkiren bat, bideoa...
Hemen duzue DROPBOXEN bideotutoriala. Zuen dokumentuak hodeiean izateko aukera duzue. Zuen helbideak eskuratuko ditut plataformatik eta aipatu nizuen "Instrumentuen" CDa konpartituko dut zuekin.

2013/06/12
AUDIOAK-Goear
Musika gure blogean sartzeko GOEAR proposatzen dizuet.
Duela urte batzuk asko erabiltzen nuen, baina publizitatea sartu zutenetik ez dut erabiltzen. Batzuetan ezin da audioa entzun "Para escuchar este canción pulsa...", beste batzuetan bai.(Goizean funtzionatzen zuen eta orain ez. Ez dut ulertzen). Frga ezazue eta ea nik baina zorte hobea duzuen.
Nik GLOGSTER edota WIXean itsasten ez ditudanean, IVOOX erabiltzen dut audio motzetarako, baina badirudi aldaketak egiten ari direla eta momentuz koderik ez dutela ematen.
Ikastolako irratsaioetarako, audio luzeetarako, PODOMATIC erabiltzen dut. Honek muga bat dauka, baina oso ona da nire ustez.
Lehen aukera gehiago zeuden, baina murrizten doaz aukerak. Agian zuetako norbaitek ezagutzen du aukera hobeagorik?
Ez badu funtzionatzen Goearrek...zakarrontzira.
KANTARA LINKATUZ

2013/06/11
TAMAINA
Kode bat blogean itxasten duzutenean (argazkia, audioa, bideoa...) beti zenbaki batzuk izaten ditu. Zenbaki horiek adierazten dute itsatsitakoaren tamaina, luzera eta zabalera. Ikusi
Gure blogak normalean 500 edo 600eko zabalera izaten du, eta itsatsitako h orren tamaina aldatu nahi badugu, zenbaki horiek aldatu beharko genituzke. Ondo etortzen da batzuetan.

ARGAZKIAK-FLICKR
Bideotutorial honetan lehenik webgune batera eramango gaituen esteka edo linka nola egin ikusiko duzue. Ondoren argazki bat nola txertatu. Amaitzeko FLICKRnola erabili ikusiko dugu.
Ahaztu zait komentatzea FLICKR YAHOORENA dela eta kontu bat egin behar duzuela lehenik yahoon eta ondoren Flickrn. Bideo motzak ere bidal daitezke "Subir fotos" sakatuz.
2013/06/10
AUDACITY
Kaixo: Bihar argazkiak eta audioak blogean nola txertatu ikusiko dugu.
Oraingo honetan AUDIOAZ jardungo dugu. Musika irakasleontzat garrantzizkoa da audioak kudeatzea.
Lehenik ikusiko duzue CD bat nola digitalizatu edota MP3 bihurtu. Kontutan izan .WAV luzapena duten audioek 30-40 Mb inguru izaten dituela. Beraz konprimitu egiten ditugu hamar aldiz txikituz( 3-4 Mb)informazioa kenduz eta .MP3 artxiboak bihurtuz. Modu asko daude hori egiteko, nik CDEX programa erabiltzen dut(Dohakoa da)
Hori egin ondoren AUDACITY rekin audio hori editatu dezakegu(Dohakoa).
Bideotutorialean ez du adierazten aldatutako audio hori nola gorde dezakegun.
Hauek dira pausoak ARCHIVO- EXPORTAR COMO WAV.
MP3 bezala esportatzeko archibo bat behar da eta aurrerago eskainiko dizuet, horrela CDEX ez zenukete beharko MP3 bihurtzeko.
Gutxitxo entzuten da.

GOAZEN MUSIKA IKASTERA
Hori da Beatriz Amutioren blogaren izena. Galdetzen dit ea zergaitik sarrera ez den azaltzen ORRIAN.Ordenatzeko bi modu zeudela aipatu genuen eta etiketena ondo dago. Orriaren kasuan, sarrerak ez doaz automatikoki kutxa horretara. Kopiatu eta orrian pegatu beharra daukagu.
Oso ondo ari zarete guztiak lanean, ikusi duzuen bezala ez da batere zaila.

MUSKATXOKOTXIKI
Nerea Gomez izan da blogaren helbidea bidali duen azkena. Azken sarreran testu arraro bat ikusten da. Testu hori Slideshareko HTML kodea da, baina IDATZI moduan txertatua. HTML moduan sartu beharra dago.
2013/06/09
ZUEN BLOGAK
Jada jaso ditugu zuek sortutako bost blog. Ikusi eskuinean. Falta zaretenak ere animatu zaitezte.
2013/06/08
GLOGSTER-Poster digitalak
Glogsterrak poster digitalak dira eta aurkezpenak egiteko erabiltzen ditut. Hemen ere denetik itsas dezakegu.Nire ikasleek oso politak egin dituzte.
PEDRO ETA OTSOA NIRE GLOGSTERRA
PEDRO ETA OTSOA NIRE GLOGSTERRA
WIXAK
Laster jarriko dugu argazkien bideotutoriala, baina oraingo honetan WIX WEBGUNEAK zer diren ikusi eta egiten ikasiko dugu.
Oso erraza da eta projektu edota gai baten inguruko webgune erraz bat egiteko aukera ematen digu argazkiak, bideoak, dokumentuak... sartuz.
Bi eratara sor ditzakegu FLASH bitartez edota HTML bitartez Hau indartu dute Flasha desagertuko dela dirudielako.
HTMLREKIN EGINDAKO NIRE WIXAK:
LOS CHICOS DEL CORO
GREEN DAY TXIRULA
IMAGINE eta BEATLEMANIA Asteazkenean Saroben egingo dugun emanaldia prestatzeko sortua.
DVORAK
BESTE BATZUK
KORRIKA
DANTZA
AHOTSAK
FLASHAREKIN EGINDAKO NIRE WIXAK:
SOROTAN BELE
KANTAOKEA
KANTAOKEA3
EGAPEKO TXIRULA PROGRAMAKETA
TXANTILOI BAT ERABILIZ

YOUTUBEKO BIDEOAK
Testuekin esan nizuen bezala, bideo bat itsasteko mudurik erosoena YOUTUBE erabiltzea da. Guk, harpidetza egin ondoren bidal dezakegu bideo bat bi pausotan.
Bertako bideo bat itsatsi nahi badugu, beti ematen diguten kodea aurkitu behar dugu. Kasu honetan CONPARTIR, INSERTAR. Kopiatu JARIOA,(Enbed, embotado, incrustar...) eta itsatsi HTML moduan. Bideoaren tamaina aukeratu daiteke.

Kaixo: Ikusten dut martxan jarri zaretela. Zuetako batzuk lehendik baduzue esperientzia blogekin, eta hainbat proposamen alferrikakoak izango dira seguruenik, lehendik bazenekitelako. Zuen kasuan, espero dut zerbait berririk deskubritu dezazuen, hain dira zabalak aukerak...
Ni guztion galderei erantzuten saiatuko naiz ikastaroan zehar.
Bi gauzatxo eskatu nahi nizkizueke, batetik BIDEOTUTORIALA ikus dezazuela, argi ez badago azalduta zerbait, ongi adierazten lortu ez dudalako izan daiteke, eta hori informazio garrantzitsua da niretzat. Bestetik, zuen blogen helbideak bidaltzen badituzue, nahiz eduki gutxi izan oraindik, errazago egingo zait zuen galdera, arazo eta iradokizunei erantzutea.
Zuetako baten galderari erantzunaz, Blog batean Post (Sarrera) berriak beti goian azaltzen dira eta zaharrak behera doaz.
Sarrerak ordenatzeko bi aukera:
-ORRI bat sortu eta edukiontzi bezala erabili (Partiturak, 6.maila, bideoak...) sarreran sartutakoa berriro hor kopiatuz.( Ikastaroko blogean NAGUSIA, ARGAZKIAK,BIDEOAK, TESTUAK...
-ETIKETAK jarri sarrerei. Etiketa hori jarzen duzun bakoitzean sarrera guztiak hor pilatuko zaizkizu. Etiketa horiek blogaren alboetan ager daitezke, baina horretarako diseinuan sartu eta gehitu gagdeta aukeratu. Horko aukera guztien artean badago bat ETIKETAK izenekoa eta hori aukeratu behar duzu
( Ikastaroko blogean AURKEZPENA, BLOGAREN BARNEAN, OHARRA. Ikusi bideotutoriala).
Aurkezpenean aipatu dizuedan bezala, IKASBLOGETIK BLOGGERRERA pasatzeak (duela bi asteko albistea niretzat), BIDEOTUTORIAL batzuk berritzera behartu nau. Kasuren batean ohartuko zarete, blogaren barnea ez dela BLOGGERRENA, baina azken finean blog guztiek berdin funtzionatzen dute.
Lasai galdetu edozein zalantz izanez gero forotik, helbide elektronikotik edota blogeko sarreran IRUZKIN bat bidaliz.

2013/06/07
SLIDESHARE BIDEOTUTORIALA
Gure dokumentuak, hau da testu, bideo, argazkiak...blogean itsasteko modurik erosoena serbitzari batera bidaltzea da. Testuen kasuan SLIDESHARE gomendatzen dizuet. Kontutan izan jende askok bidaltzen dituela dokumentuak bertara(Youtubera bezala) eta besteek bidalitako baliabide interesgarriak aurki ditzakezuela bilatzailean.
Serbitzariek kode bat ematen digute bidalitako baliabide hori( Bideo, argazkia...)blogean itsasteko. ENBED, CODE, INCRUSTAR eta antzeko hitzak aurkitu beharko dituzue, kopiatu eta itsatsi blogean.

2013/06/06
OHARRA
Saioak esan bezala, egunero bideotutorialen bat sartuko dugu blogean. Pentsatzen dut proposatzen zaizkizuen baliabide guztiak martxan jartzeko astirik ez duzuela izango, beraz, aukeratu batzuk eta saia zaitezte horiekin. Izango duzue aurrerago denbora lasaiago aritzeko.
Norbaitek lehendik blogen bat izango balu eta berririk egin nahi ez balu, sar ditzala ikasitako praktikak bere blogean. Hori bai, egin bezain pronto, bidal iezaguzue helbidea blog honetan itsasteko.
EDUKIAK:
Argazkiak, bideoak, audioak, partiturak, aurkezpenak, glogsterrak(Poster digitalak) eta Wixak(Webgune errazak).
Hauek dira oinarrizkoak, baina besteren bat ere eskainiko dizuegu.
Edozein zalantza baduzue, badakizue nun gaituzuen.
ANIMO¡

BLOGAREN BARNEAN
Hemen duzue lehenengo BIDEOTUTORIALA. Bertan blogaren barneko elementu garrantzitsuenak lantzen dira.
Lehenik sar zaitezte www.blogger.com orrian eta sor ezazue blog bat. Googlelen kontu bat egitea egokia da nire ustez. Blogger Googlelena denez, hainbat baliabide eskura izango dituzue, hala nola, Picasako argazkiak...
Kontutan izan blogaren itxura edozein unetan alda dezakezuela.

2013/06/05
BLOG INTERESGARRIAK
Hemen dituzue blog batzuk ideiak hartzen joaz zaitezten. Batik bat BLOGGERREKIN
egindakoei errepara iezaiezue. Kontutan izan hor itsatsita dagoen ia guztia
zuen blogean sartu ahal izango duzuela. ANIMO¡
MUSIC-Musika irakasleentzako
SAN IGNACIO IKASTETXEA
MUSIKAZ MUSIKA
TXOMIN ARESTI
ASTRABUDUA
IKASMUS
PLENTZIA
ARANBIZKARRA
IRAKASLEENTZAKO NIRE BLOGA
PDI
GASTEIZKO SAMNIEGO
ELEIZALDE
DOREMI MUSIKAZBIZI
MUSICARITZEN
HERRI AMETSA

2013/06/04
IKASTAROAREN HASIERA
Ongietorriak ikastaro honetara. Antton Jauregi naiz, Egape ikastolako musika irakaslea.
2009. ikasturtean Marizulo izeneko musika
gelako bloga jarri nuen martxan eta nire “Blogari”esperientzia erakusten saiatuko naiz.
( Tamalez IKASBLOG plataforma ez dabil ondo eta eskuinaldeko atalak ezin dira ikusi.
Esan bezala laster itxiko dute)
Bloga sortzea berez bi minutuko lana izanik, hau elikatzea da berez lana
suposatzen duena. Baina ez larritu, interneten badira errekurtso pilo bat, eta guk ere
piskanaka sortzen baditugu, guztion artean gure jarduna aberasten joango gara. Hori da
xedeetako bat, daukagun materiala partekatu eta elkarren aportazioekin aberasten joatea.
Beste xedeetako bat ikasleei irekitzen diegun “leiho berria” da, gelako jarduna
inoiz ez bezala sendotzen lagunduko diguna argazki, entzunaldi, ariketa desberdin, bideo
eta beste hainbat baliabideri esker.
Gaurtik hasi eta bi astetan zehar zuen bloga sortu eta kudeatuko duzue. BIDEOTUTORIALEN
bitartez ikasiko dituzue gure ustez interesgarriak diren hainbat baliabide.
Baliagarria izango zaizuela espero dugu.
Bihar ikastaroaren plangintza luzatuko dizuegu.
Hemen duzue lehenengo lantxoa. Irakur ezazue aurkezpena.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)